Mugarriko kanpaldia, ibilbidea eginda!!

Lortu dugu, erabakita geneukan Donejakue bidearen zatia egin dugu!!!

Uztailaren 4an Corcigueran hasi eta astiro astiro, ttipi-ttapa, gure helmugara heldu gara, Llanes. Bidetik hainbat abentura;  arkakusoak,hondartzak, babak oinetan, Montxoren agurra… eta azkenengo egunetan Asturiasen burutu ahal diren ekintzaz gozatzeko aukera eduki dugu, «Sella ibaiaren jeitsiera»….

Hemen bideo eta argazki batzuk uzten dizkizuegu…

 

 

Eta honetaz aparte, lan egin dugu, Etxebarri hobetzeko alkateari eskakizun desberdinak egin dizkiogu eta bere erantzuna jaso dugu….

 

Alkatearen erantzuna:

» Igogailura bidean: bide hori Euskotrenek egin du eta kamerak jartzea eskatu da, bide-zati horren segurtasuna hobetu asmoz.
Rokodromoa: bere garaian gazteen artean rokoa diseinatzeko prozesu-parte hartzaile bat eratu genuen. Ideia nagusia berau estalia izatea zen, baina ez zen gune egokirik aurkitu. Azkenik, ezagutzen duzun Boulderra instalatu zen. Ideiarik?

Etxebarri Marka. Herri Barri. Margoztu diren horma-irudiak Etxebarri Marka proiektuaren baitan egin dira. Udalerriko hainbat eragilek, horien artean Merkatarien Elkartea, parte hartu duten hautaketa-prozesu baten ostean, marka  eta hainbat ekimen aukeratu dira, etxebarritarra izatearen sentimendua indartzeko; eta, bide batez, merkataritza txikiaren kokapena hobetzeko. Marka honen eta “herri barri” leloaren bitartez, guztiok lekua dugun herri  atseginaren, jasangarriaren eta berriaren ideiarekin jokatzen da. “Herri Barri” leloak “Etxe Barri” eta “Irribarre” ideiekin jokatzen du eta aipatutako hautaketa-prozesuan aukeratu zen. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren aldetik diru laguntza jaso du eta horrek gauzak erraztu ditu bere garapenean.
Ping-pong mahaia… estalia eta kalean?? Zaila baina izan daiteke. Oraingoz Mugarrin eta Talkan daude… kokapen-ideiarik?

Tira gazteak… ondo pasa!!!»

Esta entrada ha sido publicada en Uncategorized y etiquetada como , , , , , , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *