Talkako udalekuak, gaur grafiti tailerra eta lip dub!!

Epa lagunok, gaur gure programazioarekin aurrera jarraitzeko, grafiti tailerra eta lip dub-a egin dugu.

Aurreko egunetan egindako ereduetatik eta botatako ideietatik Talkako horman margotuko dugun ereduaren proposamena heldu zaigu Urko eta Danel, gure lagunen eskutik, pila bat gustatu zaigu eta bitan pentsatu gabe horma margozten hasi gara eta hauxe da emaitza…

Hau gutxi izango balitz, lip dub-a egiteko denbora eduki dugu. Gure xedea Talka Gaztegunea erakustea zen eta horretarako abestia aukeratu dugu, ibilbidea antolatu eta grabaketaren nondik norakoak… hurrengo egunetan bideoaren muntaketa egingo dugu, horren berri emango dizuegu eta hona igoko dugu guztiok ikusteko.

Bihar arte!!!

 

Esta entrada ha sido publicada en Uncategorized y etiquetada como , , , , , , , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *