Talkako udalekuak

Gaur Talkako udalekuetako 2. eguna izan da.

Atzo ongi etorri jaia burutu genuen, udalekuetan parte hartuko duten kide guztiak ezagutu, jolas desberdinak egin eta udalekuetako elkarbizitza egokia izateko arauak adostu genituen.

Gaur, grafiti tailerraren lehenengo atala burutu dugu, taldeka grafitiaren eredu bat marraztuz. Hori egin eta gero, gure lanak beste kideen aurrera aurkeztu ditugu eta lan bakoitzeko ideia ezberdinekin geratu gara hurrengo astelehenean, uztailak 10, Talkako harrera nagusiaren alboan dagoen horman guztion artean erabakitako grafitia marrazteko. Hauek izan dira gure lanak:

Bihar, astea bukatzeko, kirol egokitua egingo dugu kiroldegian, desgaitasun intelektuala daukaten pertsonekin harremanetan ibiliko gara eta «goalball» praktikatuko dugu!!

Esta entrada ha sido publicada en Uncategorized y etiquetada como , , , , , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *