Etxebarriko gazte aktiboa

Kaixo guztioi!!!

Gaurkoan Etxebarrin hurrengo egunetan egingo diren ekintzen berri ematera gatoz.

Martxoak 8-ren arira, Etxebarrin ekintza ezberdinak burutzen ari dira, martxa lila, hitzaldiak, tailerrak, herri bazkaria, irteerak eta horien artean gazteei zuzendutako argazki lehiaketa eta antzerkia dugu.

Askok dakizuen bezala, argazki lehiaketa proposatu zen pasa den hilabetean eta parte hartzaileen artean 5 argazki aukeratu dituzte. Emakume langilearen gaiarekin, etxebarriko gazteak motibatu dira eta argazki oso interesanteak eta ezberdinak bidali dituzte txapelketara. Aste honetan, ostiralean hain zuzen ere, irabazlearen izena ezagutuko dugu Talkan prestatuko den jaialdi berezian. Hilabete honetan zehar, argazkiak Talkan daude ikusgai, hortik herriko beste leku ezberdinetara mugituko dugu, danak ikus dezaten gure artisten lanak.

Ostiralean, arratsaldeko 19.30etan Talkan, gure gazteak landutako antzerkia izango dugu. Berdintasunaren eta amodio erromantikoaren inguruan hitz egiten duen antzezlana aurkeztuko digute. Horren ostean, argazki lehiaketaren sari banaketa izango da.

Animatzen zaituztegu, gazteak egindako lan ezberdinak ezagutzera!

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!

10263994_10206163530269154_7124682120383833072_o

teatro garea & cia

Esta entrada ha sido publicada en Uncategorized y etiquetada como , , , , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *