Emakumearen jaia Etxebarrin!

Kaixo berriro Gazteak!

Gaurkoan emakumearen egunaren arira egingo diren ekintza ezberdinei buruz hitz egitera gatoz!

Askok jakingo duzuenez, atzo martxoak 6 emakumearen egunaren arira martxa lila eta herri bazkaria egin genuen frontoian. Goizetik, komunidadezekoeen eskuetik gazteak tailer ezberdinak antolatu zituzten, txikitxuekin ariketa ezberdinak egiteko, baita jolasak ere. Zenbat kolore eta zenbat irrifar ikusi genituen! Noski, danok kamiseta morearekin jantzita!! Zelako irudi polita ikusten zan frontoian, familia ugari egun berezi honetaz disfrutatzen.

Goizeko 12ak aldera, denok kalera irten ginen eta herritik martxa lila laburra egitera animatu ginen. Eguraldia zela eta, ibilbide luzea ezin izan genuen egin, baina motibazioak eta indarrak berdinak izan ziren! Jende asko animatu zan, ekintza berri honetera parte hartzera, eta poz-pozik ekin genion bideari.

Frontoira bueltatu eta bertan bazkari gozo-gozoa itxoiten zegoen. Gazteguneteetako gazte nahikotxo motibatu ziren honetan ebai parte hartzera, bazkarian gazte blokea eratuz! Zenbat aurpegi ezagun, mahai guzti horien artean!!

Azkenik, gure Dj tailerretako bi gazte motibatu ziren, bazkal ostean musika jartzera. Honekin batera, dantzale asko animatu ziren gorputza mugitzera eta noski danok batera musika moderno zein aintzinakoari ekin genion gogor!

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi! Ospatzeko egunak etortzen dira aurretik, guztiok batera berdintasunaren alde egiteko. Animatu eta parte hartu herrian egingo diren ekintza ezberdinetan.

Ez ahaztu, Martxoak 18an arrastiko 19.30etan Talka gaztegunean hiru gazteen eskutik antzerki saio berezia izango dugula! Etor zaitez!

 

 

FB_IMG_1457286046983

IMG-20160306-WA0007 IMG-20160307-WA0012 (1) IMG-20160307-WA0013 (1)

Esta entrada ha sido publicada en Uncategorized y etiquetada como , , , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *