Hau aurrera doa!!!

Kaixooo!!! Faltan botatzen zeniguten eztaaa?? Gabonak eta urte berriarekin oso lanpetuta ibili gara, baina berriz hemen gaudee!!!

Madrilen egon ginen 4 egun pasaaa, zelako bidai polita egin genuen!!!! Bertan ekintza ezberdinak egin genituen, jolasak, Madril bisitatu eta atrakzio parkean egun pasa ebai!! Zelako barreak errusiar mendietan montatzen eta argazkiak ateratzen, ai ama hori bai beldurraaaa!! Ez zuen hotz handirik egin eta eguraldi onarekin, gauza asko egiteko aukera izan genuen. Ribaseko gazte etxe moduko batean egon ginen lo egiten, oheak konpartitzen, gaueko abestiak, bazkariak, eta nola ez barreak!!!

Bueltan urte berriko programazioarekin hasi garaa, oso lanpetuta ego narren, gauza berriak proposatzen dizkizuegu, ziur zuen gustokoak izango direla!!! Txalaparta tailerra, sukaldaritza tailerra, irrati saioak, Dj tailerra eta aurtengo berria den argazki tailerra!!! Badakizue hilabetero ZER DAGO? Agenda ateratzen dugula, eta bertan ekintza guztien berri izaten duzuela, ez ahaztu herritik bilatzea eta irakurtzea zer gauza dauden astero!

Aste honetan proposamen berezia dugu zuentzako, Karnabalak direla eta, Mugarrin INAUTERI JAIA egingo dugu!!!!! Bertan DJak, musika, jolasak, futbolín txapelketa, photocall eta afari goxoa egongo d! Ez ahaztu zuen mozorroekin etortzea eta dantza egiteko gogoak ekarri jantzita!!!

Bestaldetik, aste zuriko programazio berezia dugu, kirol txapelketa (futbito eta eskubalioa), Bilbo ezagutu bizikletekin, mendi irteera (Gorbeiara hain zuzen ere), Paintball eta SUPER Pijama Party. Zelako programazio potentea baiiieetz!!!! Ekintza hauetan parte hartzeko, aurretik izen ematea beharrezkoa da. Horretarako Mugarritik edo Talkatik pasa eta izena eman. Ez galdu denbora eta etorri lehen bailen, ez galdu aukera lagunekin ekintza interesante hauetan parte hartzeko!!!

Informazio gehiago nahi izatekotan, etorri Mugarri eta Talkara galdetzera, bertan gaude zuen zain!

IMG_20151229_124959

 

IMG_20151229_123640IMG_20151228_203358

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zer dago Otsaila

 

 

 

 

Esta entrada ha sido publicada en Uncategorized y etiquetada como , , , , , , , , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *