Epa! Zelako asteburua aurretik daukaguna…!!! Oraindik ez dakizu???
Asteburuari hasiera emateko, ostiralean TXALAPARTA TAILERRA Mugarrin, arratsaldeko 20:00etan.
Musikaren munduarekin jarraitzeko, larunbatean, 50. hamarkadan girotutako kasino baten DISKO – FESTA erreproduzituko dugu; bingoa, karaokea, pintxoak, mozorroak… festa ezberdin bat ezagutzera etor zaitez!!
Eta asteburua bukatzeko, igandean IRTEERA LEZAMARA, Athletic – Espanyol neskeen futbol partidua ikustera gonbidatzen zaituztegu. Azken honetan izen ematea beharrezkoa da.
Informazio gehiago jasotzeko pasatu zuen gogoko gazteguneetatik, TALKA eta MUGARRI!!!