Aste Santuko programazio berezia

Urterolez, Aste Santuan programazio berezia izan dugu gure Etxebarriko gazteguneetan. Aurretik gazteekin asanbladan aukeratutako ekintzak programazioan sartzea erabaki genuen, eta primeran egon gara danok elkarrekin gauza ezberdinak egiten!

12 eta 14 urte bitarteko gazteekin, irteera eta jarduera beteriko astea izan dugu. Hasteko, master-txef lehiaketa izan genuen. Bertan gazteak menu ezberdinak pentsatu zituzten eta diru kopuru zehatz batekin erosketak egin ondoren, txokoan bazkaria prestatu zuten. Bukaeran, denon artean erabaki gendun zein zen irabazlea, eta guztiok elkarrekin bazkaldu genuen. Hurrengo egunean, Bilbora irteera egin genuen, bertan bizikletak hartu eta zirkuitu bat egin gendun hiria hobeto ezagutzeko. Jolas eta barre artean ibili ginen goiz osoa.

Ostegunean, Zirko tailerra egitera hurbildu ginen Zirkozaurrera. Bertan, malabareak, trapezioa, telak eta akrobaziak egin genituen. Zelako barreak bota genituen, akrobaziak eta trapezioarekin, profesional bihurtuko gara horrela jarraitzekotan!

Programazioaren azkenengo egunean, eguraldia zela eta, aldaketa baten ostean, piszinetara joatea erabaki genuen. Zelako egun polita pasa gendun gure herriko piszinetan, hori bai ateratzerakoan hotsa egiten zuen. Bukatzeko, Talkara hurbildu ginen eta play txapelketa bat egitea bururatu zitzaigun. Oraindik amaitu barik daukagu partida! Nor irabaziko du?

Aste Santu berezi eta polita konpartitu dugu danok batera gure herriko gazteguneetan. Orain udalekuak ditugu helburu, ez ahaztu eta parte hartzera animatu!

IMG-20160411-WA0028IMG-20160411-WA0027IMG-20160411-WA0025

IMG-20160411-WA0026

Esta entrada ha sido publicada en Uncategorized y etiquetada como , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *