Kaixo guztioi,
Oraingo honetan Aste Santuko programazio bereziarekin gatoz. Ekintza ezberdinak burutuko ditugu eta sorpresak ere izango ditugu.
Martxoaren 26an Kirol eguna izango dugu. Jolas, ekintza eta kirol ezberdinak egingo ditugu gure gorputza aktibatzeko
Martxoaren 27an Argazki Rallya herritik. Proba ezberdinen bitartez herriko leku berriak ezagutu eta mobilarekin argazkiak aterako ditugu, momentua ez ahazteko.
Martxoaren 28an, zunba izango dugu eta horrekin batera sorpresa bat!
Izen ematea Talkan izango da, bertan infomazioa ere izango dugu.
Animatu eta etorri gurekin jai egun horietan ondo pasatzera!!!